miércoles, 25 de diciembre de 2013

Bi ikasleentzako etxea

Proiektua amaitua dago azkenean!
Aurreko astean egindako zuzenketei esker, genituen akatsak ikusi eta aldatu izan ahal ditugu.
Nire lehenengo akatsa lorategiko zuuhaitzak botatzea izan zen, eta horain zuhaitzak dauden bezala uztea erabaki dut. Hori dela eta, maketa aldatu behar izan nuen. Bigarren akatsa eskileretan zegoen, eskilara borobilak egitea erabaki bait nuen, baina beranduago ohartu nintzen ezin zela eskailera mota hori erabili. Hori konpotzeko nahikoa izan zen planoak aldatzearekin. Gainera, 1:50 eskalako maketa bat egin dugu, geure etxea ingurunean kokatzen laguntzeko. Maketa honetarako erabili dudan materiala kartoia izan da. Zuhaitzat egiteko alanbrea erabili dut.





Maketa hontan zuhaitzak egiteko erabili dudan materiala alambrea izan denez, lehenagotik eginda geneukan 1:100ko eskalako maketan ere lorategi txikiko zuhaitzat aldatu behar izan ditut, alambrea erabiliz.
Hau da nire maketa handiaren azken itxura:




Amaitzeko, ohikoa den bezala, planoak egin genituen. Hemen dituzue nire proiekturako eginiko planoak.
Lehendabiziko hau lorategi handiko ebaketa baten altxaera da, geure etxebizitza eta arkitektura eskolako fatxadaren harteko erlazioa ikusteko.


Bigarrengo hay lorategi handiko oina da. Hau eta goikoa 1:100ko eskalan daude eginak.


Hurrengo biak etxebizitza barruko planoak dira. Lehenengoan bi pisuen oinak eta eskilaretatiko ebaketa bat daukagu. Bigarrenean berriro ere ebaketa, baina horaingo honetan eskala handiagoan, 1:20 konkretuki.



 Etxebizitzaren kanpoaldeko bi altxaera:


Eskilara eta bizileta gordelekua:


Eta, azkenik, proiektu hasieran eginiko ideograma eta piktograma:



Influentziak
Etxebizitzako muebleak erabakitzerakoan, Mies Van Der Rohe arkitekto famatuak Bartzelonako Pabiloileak erabilitako altzairuetan fijatu nahiz. Hona hemen Mies-ek erabili zituenaren argazki batzuk: 





Eskilarak egiterakoan, aldiz, irudi hauetan oinarru nintzen eta ideia hauei nireak gehituz, nire etxebizitzako eskilarak egitea lortu nuen. Hone hemen nire egiteko oinarritutako irudi batzuk: 










martes, 26 de noviembre de 2013

Bi pertsonentzako etxebizitza.

Kaixo, horango honetan, bi arkitektura ikaslerentzat etxebizitza bat diseinatu beharko dugu. Horretarako, arkitektura eskolan dagoen lorategiko bi horma eta teilatuak osatzen duten bolumena erabili beharko dugu, geure erara eraldatuz. 
Lehenengo pausoa etxebizitza barrutik planteatzea izan zen, gutxi gora-beherako plano batzuen bidez. Etxea nolakoa izango zen adostutakoan, maketarekin hasi ginen, 1:100 eskalan egindako maketa, lorategi haundiarena. Hauxe dira maketaren lehen pausoak:



 Ondoren, xehetasunak ipini eta dekoratu:




Etxebizitza bat denez eta bi pisu dituenez, ezinbestekoa da eskilara batzuk jartzea. Horren diseinua ere gure esku zegoen, beste arkitektoen influentziak erabil genitzazke. Baita bizikleta gordetzeko lekua ere, etxe barruan edo nahi izanez gero, kanpoan. Nire kasuan, kanpoan ezarri dut. 


Azkenik, planoak eta ebaketak egin, bai lorategiarenak bai etxekoarenak (barrutik)




martes, 5 de noviembre de 2013

Logela: azken zatia.

Proiektu honen lehenengo zatian, maketaren gutxi gora-beherako itxurako maketa zahar bat eman genuen. Akatsak eta zuzendu beharreko gauzak zeintzuk ziren jakindakoan, azken pausoari ekin genion. Horaingo honetan, behin-behineko maketa egin beharko dugu. Nire kasuan, aurrekoaren oso antzekoa egin dut, aldaketa batzuekin, baina oinarri berdina jarraituz. Materiala ere aldatu dut, bigarrengo honetan erabili dudana txukunagoa eta politagoa dela iruditzen bait zait. Logelaren neurria 20m2-koa da 1:20 eskalan.

Lehenengo paretan egin nituen, eta ondo enkajatzen zutela egiaztatzerakoan, logela bitan zatitu nuen. Zati bat komuna da eta bestea, "logela" izango litzatekeena. Ondoren, neurriak hartu eta altzairuak egiten asi nintzen. Dena ondo dagoela egiaztatzerakoan, azken detaileak jarri eta listo.

Azkenik, logelaren planoak eta ebaketak atera ditut.

Hemen dituzue nire maketaren eta planoen argazki batzuk, zatika:







martes, 29 de octubre de 2013

Logelaren maketa

Horaingo hontan, logela baten maketa bat egin behar dugu. Lehengo zatian, txabolarekin egin genuen bezala, gure maketaren gutxi gora-beherako itxura irudikatu beharko dugu, guk nahi dugun materialarekin. Zati hau bereziki zuzenketentzako da, bigarren eta azken zatian, behin behineko maketa aurkeztu beharko dugu.
Dakigun datu bakarra 20 metro karratuko logela bat izan behar dela da, laukizuzen itxurarekin, eta bi albo kaleruntz eta beste bi albo etxeruntz. Komuna kanpoan edo logela barruan jartzea geure aukera zen.

Lehendabizi  kanpoko  bi pareta ipini ditut, eta beharrezko altzairuak egin. Erabili dudan materiala kartoia eta egurra izan da.







 Dena prest dagoenean, altzairu solteak bere lekuetan ipini, eta falta diren paretak itsatsi. Nire kasuan hirugarrengo pareta libre utzi dut, zerbait aldatu behar izanez gero, erosoago izateko.





martes, 22 de octubre de 2013

Nire logela

Hirugarren ariketa hontan, logela bat diseinatu beharko dugu. Lehengo pausoa gure etxeko logela hartu, argazki batzuk atera eta guretzar gure logela zer den azalduko beharko dugu. 


Nire logela

Nire logela niretzat nire etxea bezala da. Etxean nagoenean bertan igarotzen dut denbora gehien. Jateaz aparte, bertan egiten ditut nire gauza guztiak. Gainera, nire logela da etxean erabakiak nik hartu ditzazkedan toki bakarra. Nahi dudan moduan dekora dezaket, baita gauzak nahi dudanean eta nahi ditudan moduan ipini ere, inork ezer esan gabe. Bertan deskantsatzen dut, bertan egiten ditut lanak, bertan hitzegiten dut lagunekin, bertan estresatzen nahiz gauzekin... bertan egiten dut ia dena. Nekatuta nagoenean ez dago tokirik nire logelan baino gusturago sentitzen nahizenik. Deskonektatu nahi dudanean, nire gelan jartzen nahiz telebista ikusten edo musika entzuten, inork ni eta nik inor molestatu gabe. Intimidade gehien dudan tokia da; hau da, ni nahiz nire gelan agintzen duena. Inorri ez zaio gustatzen norbait gure gelan baimenik gabe sartu eta gauzak begiratzen asten denean, ezta niri ere. Gainera, nire ustez pertsonen logelek bere jabea nolako den adierazten dute: hau da, bakoitzaren identitatea reflejatzen dute. Norbaiten logelara sartuz gero laister ohartuko zara nolako pertsona den, dekoratzeko moduarengatik. Nire kasuan, nabaria da kirola gustatzen zaidala, ditudan Errealeko posterrengatik eta ni eskubaloi taldeko argazkiengatik. Baita nolako koloreak gustatzen zaizkidan, kolore argiak nire kasuan. Kolore argiekin askoz gusturago sentizen nahiz, eta hobeto egiten ditut nire eginbeharrekoak. Hori nabaria da nire gelako hormen eta ohearen koloreak ikusterakoan. Hala ere, bada gauza bat asko gustatzen ez zaidana: espazio falta. Nire iritziz espazio gehiago irabaz dezaket gauza batzuk tokiz mugituz, eta Proiektuetako ariketa hau nire logelak espazio gehiago irabaz dezan lortzeko baliogarria izango zait. Beraz, proiektua amaitutakoan, nire gelako gauzak lekuz mugitzen eta ordenatzen hasiko nahiz, espazio gehiagorekin erosoago sentitzeko intentzioarekin! Hementxe dituzue nire logelaren argazki batzuk:




martes, 15 de octubre de 2013

Txabola (azken zatia)

Lehengo astean azaldu nuen proiektuaren lehenengo zatian, gure txabolaren erdia bakarrik egin behar genuen. Oraingo honetan ere erdia bakarrik utziko dugu, barruko loturak ondo ikus daitezen; baina, horaingo honetan, akats guztiak zuzenduta.
Hauxe izango da nire behin-behineko txabolaren itxura:








Maketa bukatu ondoren, bistak aterako dizkiogu. Nire kasuan, goiko, aurreko eta eskuineko bistak atera dizkiot, baita txabola osoa eskuz 3 dimentsiotan marraztu, erregelarik gabe.




Amaitzeko, erabilitako loturetako batzuen marrazkiak egin ditut. Hauexek izan dira gehien erabili ditudan loturak: