martes, 26 de noviembre de 2013

Bi pertsonentzako etxebizitza.

Kaixo, horango honetan, bi arkitektura ikaslerentzat etxebizitza bat diseinatu beharko dugu. Horretarako, arkitektura eskolan dagoen lorategiko bi horma eta teilatuak osatzen duten bolumena erabili beharko dugu, geure erara eraldatuz. 
Lehenengo pausoa etxebizitza barrutik planteatzea izan zen, gutxi gora-beherako plano batzuen bidez. Etxea nolakoa izango zen adostutakoan, maketarekin hasi ginen, 1:100 eskalan egindako maketa, lorategi haundiarena. Hauxe dira maketaren lehen pausoak:



 Ondoren, xehetasunak ipini eta dekoratu:




Etxebizitza bat denez eta bi pisu dituenez, ezinbestekoa da eskilara batzuk jartzea. Horren diseinua ere gure esku zegoen, beste arkitektoen influentziak erabil genitzazke. Baita bizikleta gordetzeko lekua ere, etxe barruan edo nahi izanez gero, kanpoan. Nire kasuan, kanpoan ezarri dut. 


Azkenik, planoak eta ebaketak egin, bai lorategiarenak bai etxekoarenak (barrutik)




martes, 5 de noviembre de 2013

Logela: azken zatia.

Proiektu honen lehenengo zatian, maketaren gutxi gora-beherako itxurako maketa zahar bat eman genuen. Akatsak eta zuzendu beharreko gauzak zeintzuk ziren jakindakoan, azken pausoari ekin genion. Horaingo honetan, behin-behineko maketa egin beharko dugu. Nire kasuan, aurrekoaren oso antzekoa egin dut, aldaketa batzuekin, baina oinarri berdina jarraituz. Materiala ere aldatu dut, bigarrengo honetan erabili dudana txukunagoa eta politagoa dela iruditzen bait zait. Logelaren neurria 20m2-koa da 1:20 eskalan.

Lehenengo paretan egin nituen, eta ondo enkajatzen zutela egiaztatzerakoan, logela bitan zatitu nuen. Zati bat komuna da eta bestea, "logela" izango litzatekeena. Ondoren, neurriak hartu eta altzairuak egiten asi nintzen. Dena ondo dagoela egiaztatzerakoan, azken detaileak jarri eta listo.

Azkenik, logelaren planoak eta ebaketak atera ditut.

Hemen dituzue nire maketaren eta planoen argazki batzuk, zatika: