martes, 18 de marzo de 2014

Taller bateratua

Taller bateratuarekin asi gera, eta horaingo honetan imanolena etxea aztertu behar genuen. Gainera Schindler etxearekin konparatu. Horretarako, dinA2 batean bi planoak jarri eta kalko orrietan planoen gainean hainbat ariketa egin: barne planteamendua, sistemak eta ibilbidea. Horrez gain, imanolena etxearen gure proposamen bat egin behar genuen. Taldean lanean aritu ondoren, hau da lortu dugun emaitza:











sábado, 1 de marzo de 2014

Etxe pasiegoa

Kaixo. Horaingo honetan, etxe pasiego baten berrikuntza bat egin behar genuen. Horretarako, Kantabrian dauden vallaretako etxe pasiego bat aukeratu eta berraldatzea proposatu ziguten, baina bere esentzia galdu gabe. Gainera, hainbat betebehar ezarri zizkiguten; ala nola: tabike ahalik eta gutxien erabiltzea eta gauzak pareten ixkinetan ez ipintzea, hau da, ahal genuen gehien zentralizatzea.

Neure proiektuak, aukeratutako etxea ez dut kanpotik ia ezer aldatu, ez bainuen daukaten esentzia galtzea nahi. Barrutik, ordea, bai. Lehendabizi, beheko pisuan logela eta komuna jarri ditut, eta goikoan egongela eta sukaldea. Hori erabakitzeko ondorioetako bat altuera izan da, beheko pisuak 2metroko altuera bajarrik bait du eta oso baxua izango litzateke denbora gehien igarotzen diren guneak bertan ipintzea. Goiko pisua handiagoa denez, bertan ezarri ditut sukaldea eta egongela, denbora gehien igarotzeko gune bezala.
Gainera, ez dut telebistarik ezarri, oporrak familia edo lagunen hartean igarotzeko baitira jaja.
Beheko pisuko oheak 2 dira, bat txikia (aurrarentzat) eta bestea bikoitza (gurasoentzat) 3 pertsonentzako bezalako remodelazioa egiteko agindu baitziguten.

Bi pisuak eskilara batez lotu ditut, berez etxeak bi pisuak bananduta baitzituen, eta gora igotzeko aukera bajarra kanpokaldetik baitzen .Goian ezkerretara sukaldea dago, eta eskubitara egongela, sukaldearekin lotuta tabikerik gabe,  2 sofek tximinia inguratuz. Hemen dituzue agindu zikiguten bi axonometria, bata kanpokaldekoa eta beste barrukaldekoa.




Hona hemen maketa ere, proiektua hobeto ulertzeko.




Hau izan da berreikitzea erabaki dudan etxe pasiegoaren argazkia



Eta, amaitzeko, hona hemen link bat etxe pasiegoen historia kontatzen dueana:

http://www.casaspasiegas.com/la_cabana_pasiega.html