martes, 29 de octubre de 2013

Logelaren maketa

Horaingo hontan, logela baten maketa bat egin behar dugu. Lehengo zatian, txabolarekin egin genuen bezala, gure maketaren gutxi gora-beherako itxura irudikatu beharko dugu, guk nahi dugun materialarekin. Zati hau bereziki zuzenketentzako da, bigarren eta azken zatian, behin behineko maketa aurkeztu beharko dugu.
Dakigun datu bakarra 20 metro karratuko logela bat izan behar dela da, laukizuzen itxurarekin, eta bi albo kaleruntz eta beste bi albo etxeruntz. Komuna kanpoan edo logela barruan jartzea geure aukera zen.

Lehendabizi  kanpoko  bi pareta ipini ditut, eta beharrezko altzairuak egin. Erabili dudan materiala kartoia eta egurra izan da.







 Dena prest dagoenean, altzairu solteak bere lekuetan ipini, eta falta diren paretak itsatsi. Nire kasuan hirugarrengo pareta libre utzi dut, zerbait aldatu behar izanez gero, erosoago izateko.





martes, 22 de octubre de 2013

Nire logela

Hirugarren ariketa hontan, logela bat diseinatu beharko dugu. Lehengo pausoa gure etxeko logela hartu, argazki batzuk atera eta guretzar gure logela zer den azalduko beharko dugu. 


Nire logela

Nire logela niretzat nire etxea bezala da. Etxean nagoenean bertan igarotzen dut denbora gehien. Jateaz aparte, bertan egiten ditut nire gauza guztiak. Gainera, nire logela da etxean erabakiak nik hartu ditzazkedan toki bakarra. Nahi dudan moduan dekora dezaket, baita gauzak nahi dudanean eta nahi ditudan moduan ipini ere, inork ezer esan gabe. Bertan deskantsatzen dut, bertan egiten ditut lanak, bertan hitzegiten dut lagunekin, bertan estresatzen nahiz gauzekin... bertan egiten dut ia dena. Nekatuta nagoenean ez dago tokirik nire logelan baino gusturago sentitzen nahizenik. Deskonektatu nahi dudanean, nire gelan jartzen nahiz telebista ikusten edo musika entzuten, inork ni eta nik inor molestatu gabe. Intimidade gehien dudan tokia da; hau da, ni nahiz nire gelan agintzen duena. Inorri ez zaio gustatzen norbait gure gelan baimenik gabe sartu eta gauzak begiratzen asten denean, ezta niri ere. Gainera, nire ustez pertsonen logelek bere jabea nolako den adierazten dute: hau da, bakoitzaren identitatea reflejatzen dute. Norbaiten logelara sartuz gero laister ohartuko zara nolako pertsona den, dekoratzeko moduarengatik. Nire kasuan, nabaria da kirola gustatzen zaidala, ditudan Errealeko posterrengatik eta ni eskubaloi taldeko argazkiengatik. Baita nolako koloreak gustatzen zaizkidan, kolore argiak nire kasuan. Kolore argiekin askoz gusturago sentizen nahiz, eta hobeto egiten ditut nire eginbeharrekoak. Hori nabaria da nire gelako hormen eta ohearen koloreak ikusterakoan. Hala ere, bada gauza bat asko gustatzen ez zaidana: espazio falta. Nire iritziz espazio gehiago irabaz dezaket gauza batzuk tokiz mugituz, eta Proiektuetako ariketa hau nire logelak espazio gehiago irabaz dezan lortzeko baliogarria izango zait. Beraz, proiektua amaitutakoan, nire gelako gauzak lekuz mugitzen eta ordenatzen hasiko nahiz, espazio gehiagorekin erosoago sentitzeko intentzioarekin! Hementxe dituzue nire logelaren argazki batzuk:




martes, 15 de octubre de 2013

Txabola (azken zatia)

Lehengo astean azaldu nuen proiektuaren lehenengo zatian, gure txabolaren erdia bakarrik egin behar genuen. Oraingo honetan ere erdia bakarrik utziko dugu, barruko loturak ondo ikus daitezen; baina, horaingo honetan, akats guztiak zuzenduta.
Hauxe izango da nire behin-behineko txabolaren itxura:








Maketa bukatu ondoren, bistak aterako dizkiogu. Nire kasuan, goiko, aurreko eta eskuineko bistak atera dizkiot, baita txabola osoa eskuz 3 dimentsiotan marraztu, erregelarik gabe.




Amaitzeko, erabilitako loturetako batzuen marrazkiak egin ditut. Hauexek izan dira gehien erabili ditudan loturak:


martes, 8 de octubre de 2013

2. Proiektua: egurrezko txabola.

Horaingo honetan, egurrezko txabola bat egin behar izan dugu Proiektuetako klaserako. Kurtsoko bigarren proiektua. Proiektuaren egitekoa egurrezko txabola bat eraikitzea da, non garrantzitsuena egurren arteko loturak ikustea eta ongi erabiltzea den. Erabiliko beharreko materialak 2 egur desberdin ziren. Horiek erabiliz eta esandako neurriak errespetatuz, 1:20 eskalako 10 metro karratuko txabola bat eraikiko dugu. 2. proiektuko lehenengo zati hontan ez da txabola guztiz amaitu behar, erdia baizik, erabilitako loturak ongi ikusteko. 

Lehenengo zatia estruktura egitea da. Estruktura egiterakoan kontuan eduki beharrekoa egurren arteko loturak dira. Oso garrantzitsua da lotura horiek ongi erabiltzea. Lotura horien bidez estruktura amaitzen dugunean, paretak jartzen hasiko gara: 




Hau da nik erabili dudan loturetako bat:


Paretak jarri ondoren (eta nire kasuan) kanpoko terraza egiten hasiko gara. Horretarako, lehendabizi detaileak eraiki ditut aparte, esate baterako, eskilara:

Aurreko kasuan bezala, terrazaren estruktura egin ondoren, paretak eta zorua jarriko dizkiogu, eta detaileak bere lekuan ipini (eskilara):



Teilatua ere aparte egin dudan gauzetako bat da. Horretarako, eta aurreko pauso berak jarraituz, lehendabizi estruktura egin dut. eta, ondoren. estali (ez guztiz, lehenengo zatia denez erdiarekin nahikoa da). Azkenik, teilatua bere lekuan ipini:

Hau da terraza egiterakoan erabili dudan loturetako bat: